Hemen zaude: balioa sortzen dugu

EDP Españaren ekarpena


“Balio konpartitua aldeen arteko benetako lankidetzaren emaitza bakarrik izan daiteke” Michael Porter eta Mark Kramer (balio konpartitua sortzeko teoriaren egileak).

Porter-en eta Kramer-en definizioaren arabera, balio konpartitua dira “enpresa baten lehiakortasuna areagotzen duten politikak eta praktikak, eta aldi berean enpresaren jarduera-eremuko komunitateen baldintza ekonomikoak eta sozialak hobetzen dituztenak”.


EDP Españak badaki zein diren bere jarduerak ukitzen dituen autonomia-erkidego nagusien garapen sozialean, ekonomikoan eta ingurumenean dituen ondorioak.


Konpainiak erkidego horietan gauzatzen dituen jarduera nagusiak elektrizitatea eta gasa sortu, banatu eta merkaturatzea dira, eta balio komuna sortzea oinarri duen gizarte-garapenerako eredu bat bultzatzen du.

EDP Taldearen Garapen Iraunkorreko printzipioei jarraiki, konpainiak “EDP Españak Asturiasen eta Euskadin gizarte- eta ingurumen-garapenerako eta garapen ekonomikorako egin duen ekarpenaren inguruko Txostena” prestatu du. Bertan, besteak beste, gure jarduerek sortu duten zuzeneko eta zeharkako enplegua eta eragindako enplegua analizatzen dira, baita erkidego bakoitzean ondasun eta zerbitzuen hornitzaileetan egindako gastua eta erkidego bakoitzak EDP Españaren jardueragatik jasotzen dituen zergak ere.  

EDPren estrategia guztiz bat dator Espainiar Enpresen Gizarte-erantzukizunaren 2014-2020 Estrategiarekin. Estrategia horrekin, ekonomiari iraunkortasunaren arloan erreferentziazko esparru komun bat eskaini nahi zaio, bai arlo publikoan, bai pribatuan, eta enpresen lehiakortasuna bultzatu nahi da.


Bada, bi estrategiek oinarri hauek barne hartzen dituzte: boluntario-lana, balio konpartitua sortzea, kohesioa eta inklusioa, gardentasuna eta iraunkortasuna eta giza eskubideen babesa. Oinarri horiek guztiak jaso dira “EDP Españak Asturiasen eta Euskadin gizarte- eta ingurumen-garapenerako eta garapen ekonomikorako egin duen ekarpenaren inguruko Txosten” ean.koan, bai pribatuan, eta enpresen lehiakortasuna bultzatu nahi da.

EDP Españak Asturiasen eta Euskadin BPG autonomikoei egin dien ekarpena 1.135 milioi eurokoa da, hau da, Asturiasen eta Euskadiren BPG osoaren % 1,3koa, eta 8.500 lanpostu baino gehiago eragin ditu zuzenean, zeharka edo sustapenez.           

  
 EDP gráfico