Hemen zaude: Zer da iraunkortasuna?

Zer da iraunkortasuna?

“Garapen iraunkorra da oraingo beharrizanak etorkizuneko belaunaldiek beren beharrizanak asetzeko izango duten gaitasuna arriskuan jarri gabe asetzen dituena”
Brundtland Gure Etorkizun Komuna Txostena (NBE, 1987)

Enpresen errealitatean aplikatzea, “iraunkortasuna enpresa batek epe labur, ertain eta luzean bere inguruan esku hartzeko eta bere egungo beharrizanak etorkizunekoak arriskuan jarri gabe asetzeko duen gaitasuna da”

Xede hau erdiesteko, EDPk ingurumena errespetatzeko eta jardunbide onekin aritzeko konpromisoa hartu du, egungo beharrizanak asetzen dituzten produktuak eta zerbitzuak garatuz baina baliabideak modu eraginkorrean erabiliz eta maila ekonomiko eta sozialean tokiko garapena bultzatuz.

Bada, garapen iraunkorra hiru oinarri edo konpromiso hauetan oinarrituz eraikitzen da: konpromiso soziala, ingurumenarekin lotutakoa eta konpromiso ekonomikoa.

Gizarte-konpromisoa

dimension_1EDPren garapen iraunkorreko printzipioak hainbat ekimenen inguruan garatzen dira, besteak beste ekintza sozialak eta kulturalak bultzatuz, betiere gardentasunean eta gizarteen garapen iraunkorrerako lankidetzan oinarrituz.


Bere interes-taldeekin duen konpromisoari jarraiki, EDPk proiektu kultural ugari gauzatzen ditu hainbat erakunde eta zentrotan, baita gure ingurua hobetzen duten ingurumen-jarduerak, ohitura osasungarriak bultzatzeko kirol-jarduerak eta jarduera sozialak ere.


Horietako askotan erakundearen langileek ere parte hartzen dute boluntario-programaren bitartez, betiere EDP Fundazioarekin lankidetzan. EDP Fundazioaren eginkizuna da EDP Taldeak bere jarduera-esparruak ukitzen dituen eremu geografikoetan duen konpromisoa indartzea.

Ingurumen-konpromisoa


Baliabideak pixkanaka agortuz joateak, klima-aldaketak nahiz egungo kontsumo-ohiturek aldaketak eragin dituzte munduaren hazkuntza-helburuetan.dimension_2

EDPn komunitateari ingurumenaren esparruaren benetako esanahia hurbildu nahi diogu planetaren baliabideak (ura, lurra eta airea) aztertuz eta deskribatuz, eta xeheki analizatuz ingurumenaren orekan duten eginkizuna eta beren gaitasuna agortu gabe eskain dezaketen etekina. Gainera, Lurraren arazoak eta garapen iraunkorraren oztopoak ikusita, sakonean azaltzen dugu zer diren, zerk edo nork eragiten dituen eta nola arin daitezkeen bere eraginak.

Ziur gaude ingurumenaren kudeaketa proaktiboa nahitaezkoa dela edozein konpainiarentzat, eta horregatik, ingurumenarekiko arduratsuak diren estrategiak eta ekimenak bultzatzen ditugu.

Konpromiso ekonomikoa


dimension_3EDPn uste dugu gure akziodunei balioa eskain diezaiekegula gizartearentzat onurak eskaintzen ditugun aldi berean. Konfiantza, iraunkortasuna, berrikuntza eta bikaintasuna dira gaur egun arte gidatu gaituzten balioak, eta gure ahaleginak herritarrenekin batu ditugu balio komun bat sortzeko.

Berrikuntzaren, hazkuntza iraunkorraren eta pertsonekiko konpromisoaren alde egiten dugun apustuari esker, balioa sortu dugu enpresentzat, kontsumitzaileentzat, langileentzat eta gure jarduerak ukitzen dituen inguruetako komunitateentzat.